NERABEAK ARRISKU EGOERAN

NERABEAK ARRISKU EGOERAN
Blog hau, gaur egungo nerabeak pairatzen dituzten arazoak eta beraiek planteatzen dituztenei aurre egiteko gida bat bezala planteatu nahi nuke. Bertan artikuluak, web orri zein blog interesgarriak azalduko ditut eta arazo hauei aurre egiteko ekarpenak plazaratzeko foro bezala planteatu nahiko nuke.

2010/01/19

DIBORTZIOA ETA ESKOLA

Iturria: Hik hasi aldizkaria, 2006/ 110. zenbakia

Dibortzioa eta eskola: banaketa kasuetan, jokatzeko irizpideak

:: Banaketak sortzen dituen aldaketak mingarriak dira helduentzat, eta are larriagoak seme-alabentzat. Haur baten bizitzan oso zati garrantzitsua da bi edo hiru urteko ezegonkortasuna eta larrimina, batez ere txikia denean.

Dibortzioak haurrengan eragiten duen inpaktuan garrantzia duena ez da soilik adina; zoriontasunik ezak, ziurgabetasunak eta egonkortasun emozionalik ezak ondorio larriak, eta askotan atzeraezinak, ekar ditzakete haurren osasun fisikoan eta psikikoan. Banaketak familia egitura aldatu egiten du, haurrak gurasoetako batekin gelditzen baitira elkarbizitzen. Orokorrean, haurraren sozializazio prozesuak errazten dituen oreka hori galtzen denean, arrisku bat sortzen da: banaketa prozesuak modu egokian ez burutzea. Banatutako gurasoen seme-alabei gehiago kostatzen zaie egoera itzulezina dela onartzea aita edo ama hil zaien haurrei baino. Adiskidetzearen fantasiak sortzen dira haurren psikearen sakonean, eta sarritan ez dira desagertzen eurak gurasoengandik bereizi eta etxetik alde egiten duten arte. Gaizki eramandako banaketa baten ondorioak, askotan zera bihurtzen dira: delinkuentzia jokabideak, jokamolde desbideratuak, ikasteko zailtasuna, gehiegizko sentsibilitatea, edota senideekiko eta orokorrean bere inguru guztiarekiko harreman txarrak. Bestalde, haur eta nerabe askok banaketaren aurrean izaten duten erreakzioa “estresdun haurrak” gisa izendatu da. Egoera horrek nahi ez diren portaerak sortzen ditu. Nerabezaroan, nerabeak guraso baten aurka jar daitezke aurrez aurre. Bata zoritxarreko ikusten dutela esanez, bestearen alde jartzen dira. Guraso lerrokatzearen sindromea oso ohikoa da gaizki eramandako banaketetan, eta seme-alabengan izan ditzakeen ondorioak oso larriak dira. Banaketak familia egituraren kolapsoa dakar, eta haurrak bakarrik eta beldurtuta sentitzen dira. Une horretan garrantzitsua da profesional egoki baten esku-hartzea. Eskolatik, profesionalek orientatu eta lagundu egin dezakete ikasleon adierazpen ezkorrei aurrea hartzen, gatazka horiei aurre egiteko baliabide egokiak hartuz gero. Haur hauek besteengandik desberdinak dira, baina horrek ez du esan nahi beste kategoria batean sartu behar direnik, baizik eta banaketaren ondorioz bizitu duten esperientzia kontuan hartu behar dela. Beste behin ere, eskolako profesionalek erronka handi bat dute, familia arazoen eta dibortzioen aurrean babesa eman ahal izateko. Horregatik, proposamen honek hordagoa botatzen die eskola erakundeei, beren ikasmaila guztietan haur zein nerabe hauen sozializazio prozesuan lagun eta indar dezaten, betiere kontuan izanda ikasleok, gurasoen banaketa dela medio, familia haustearen esperientzia bizitzen ari direla edo bizi izan dutela. Banaketa egoeran dauden aitei eta amei eman behar zaien informazioari dagokionez, irakasleek, zuzendariek eta eskolako gainerako kideek badute erantzukizun profesionala, eta gai hori ere landuko da ikastaroan.

Helburuak

Ikastaro honetan zera lortu nahi da: - Esku hartzeko irizpide argiak eta zehatzak definitu, eskolak positiboki parte har dezan banaketa gatazkatsuetan. - Eskolentzat gai honen bueltan dagoen araudia ezagutu. - Tutoreek eta irakasleek bizitzen dituzten egoera arruntenetarako, ekintza protokolo baten oinarriak planteatu, garatu eta definitu. - Dibortzio gatazkatsuetan tutoreen eta irakasleen erantzukizunari eta inplikazioari mugak jarri. Metodologia Horretarako erabiliko den metodologia aktiboa eta parte-hartzailea izango da. Gutxieneko alderdi teorikoak ikusiko dira, eta gero hainbat kasu planteatuko dira aztertzeko. Diziplinarteko ikuspegia erabiliko da; hots, alderdi psikologikoa, juridikoa eta soziala aztertuko dira.:: Banaketak sortzen dituen aldaketak mingarriak dira helduentzat, eta are larriagoak seme-alabentzat. Haur baten bizitzan oso zati garrantzitsua da bi edo hiru urteko ezegonkortasuna eta larrimina, batez ere txikia denean. Dibortzioak haurrengan eragiten duen inpaktuan garrantzia duena ez da soilik adina; zoriontasunik ezak, ziurgabetasunak eta egonkortasun emozionalik ezak ondorio larriak, eta askotan atzeraezinak, ekar ditzakete haurren osasun fisikoan eta psikikoan. Banaketak familia egitura aldatu egiten du, haurrak gurasoetako batekin gelditzen baitira elkarbizitzen. Orokorrean, haurraren sozializazio prozesuak errazten dituen oreka hori galtzen denean, arrisku bat sortzen da: banaketa prozesuak modu egokian ez burutzea. Banatutako gurasoen seme-alabei gehiago kostatzen zaie egoera itzulezina dela onartzea aita edo ama hil zaien haurrei baino. Adiskidetzearen fantasiak sortzen dira haurren psikearen sakonean, eta sarritan ez dira desagertzen eurak gurasoengandik bereizi eta etxetik alde egiten duten arte. Gaizki eramandako banaketa baten ondorioak, askotan zera bihurtzen dira: delinkuentzia jokabideak, jokamolde desbideratuak, ikasteko zailtasuna, gehiegizko sentsibilitatea, edota senideekiko eta orokorrean bere inguru guztiarekiko harreman txarrak. Bestalde, haur eta nerabe askok banaketaren aurrean izaten duten erreakzioa “estresdun haurrak” gisa izendatu da. Egoera horrek nahi ez diren portaerak sortzen ditu. Nerabezaroan, nerabeak guraso baten aurka jar daitezke aurrez aurre. Bata zoritxarreko ikusten dutela esanez, bestearen alde jartzen dira. Guraso lerrokatzearen sindromea oso ohikoa da gaizki eramandako banaketetan, eta seme-alabengan izan ditzakeen ondorioak oso larriak dira. Banaketak familia egituraren kolapsoa dakar, eta haurrak bakarrik eta beldurtuta sentitzen dira. Une horretan garrantzitsua da profesional egoki baten esku-hartzea. Eskolatik, profesionalek orientatu eta lagundu egin dezakete ikasleon adierazpen ezkorrei aurrea hartzen, gatazka horiei aurre egiteko baliabide egokiak hartuz gero. Haur hauek besteengandik desberdinak dira, baina horrek ez du esan nahi beste kategoria batean sartu behar direnik, baizik eta banaketaren ondorioz bizitu duten esperientzia kontuan hartu behar dela. Beste behin ere, eskolako profesionalek erronka handi bat dute, familia arazoen eta dibortzioen aurrean babesa eman ahal izateko. Horregatik, proposamen honek hordagoa botatzen die eskola erakundeei, beren ikasmaila guztietan haur zein nerabe hauen sozializazio prozesuan lagun eta indar dezaten, betiere kontuan izanda ikasleok, gurasoen banaketa dela medio, familia haustearen esperientzia bizitzen ari direla edo bizi izan dutela. Banaketa egoeran dauden aitei eta amei eman behar zaien informazioari dagokionez, irakasleek, zuzendariek eta eskolako gainerako kideek badute erantzukizun profesionala, eta gai hori ere landuko da ikastaroan.

Helburuak

Ikastaro honetan zera lortu nahi da: - Esku hartzeko irizpide argiak eta zehatzak definitu, eskolak positiboki parte har dezan banaketa gatazkatsuetan. - Eskolentzat gai honen bueltan dagoen araudia ezagutu. - Tutoreek eta irakasleek bizitzen dituzten egoera arruntenetarako, ekintza protokolo baten oinarriak planteatu, garatu eta definitu. - Dibortzio gatazkatsuetan tutoreen eta irakasleen erantzukizunari eta inplikazioari mugak jarri. Metodologia Horretarako erabiliko den metodologia aktiboa eta parte-hartzailea izango da. Gutxieneko alderdi teorikoak ikusiko dira, eta gero hainbat kasu planteatuko dira aztertzeko. Diziplinarteko ikuspegia erabiliko da; hots, alderdi psikologikoa, juridikoa eta soziala aztertuko dira.

TAULA ( Adingabekoen alkohol kontsumorako determinatzaile batzuk)


Alkohola kontsumitzen duten adingabeen tasa gorantza doa urteetan zehar. Kasu askotan determinatzaile ezberdinak daude tasa hau igoarazten laguntzen dutenak. Hona hemen urte ezberdin batzuen tasak eta determinatzaile batzuk.

Urtea
alkohola kontsumitzen duten adingabeak
Dibortzio tasa(1000 biztanleko)
Adingabeen tratu txarren tasa(1000 biztanleko)
1995
69.7
4.9
26.75
1996
72.3
4.7
27.80
1997
71.3
4.8
29.57
1998
70.3
5.2
23.45

2010/01/13

Autoritatea. Mugak jarri ezinik

Oso interesgarria iruditu zait autoritatearen inguruko artikulu hau zeinak azalpen nahiko argiak eta argiaztagarriak ematen dituen. Ea gustatzen zaizuen eta zerbaitetarako balio dizuen. Hik Hasi aldizkaritik atera dut.
*Iturria: Ernesto Maruri. "Agintea aginpidea da". Seme-alabak aldizkaria, 7. alea, 2004ko martxoa.

Mugak jartzea, EZ esaten jakitea, horixe da egun gurasoei gehien kostatzen zaien gauzetako bat. Alegia, beren autoritateari fobia dietela gaurko helduek. Kontsumoaren eta "libertatearen" gizarte honetan, izan ere, zaila da mugak zerbait aurrerakoi bezala aldarrikatzea. Gaur "libre" izatea ardurarik ez hartzea baita, nahi duzunean alde egitea, nahi duzuna izatea ("izan" eta "eduki", aditz bera dira kontsumoaren gizartean). Mugarik ez, loturarik ez, erantzukizunik ez. Etxeak Peter Pannez beteta. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Mugarik eza askatasunarekin nahastean



Autoritate hitza autoritarismoarekin nahasten da gaur, larderiarekin, inposizioarekin. Eta izatez, autoritatearen definizioa zera da: "Agintzeko eta obeditua izateko eskubide eta boterea. Norbaiti gai batean aitortzen zaion sinesgarritasuna; pertsona hori bera" (Elhuyar-en Hiztegi Entziklopedikoa).

Gizartean egun dagoen autoritate krisia erregimen faxistaren pean 40 urtean bizitzeak ekarri duen ondorioa da, hein batean. Hala azaltzen du Javier Elzok, Deustuko Unibertsitateko Soziologia irakasleak: "Horri trantsizioa egin zuen belaunaldiak 68ko maiatzeko maxima ezarri zuela gehitu behar zaio, 'debekatzea debekatuta' zioena. Horrek eskubideen gizarte mota bat ekarri du, eskubideei dagozkien betebeharrik eta erantzukizunik gabea. Inork ez du ezeren ardurarik hartzen, erantzukizun denak besteengan uzten dira. Familian ere berdin, jakina. Ezer okertzen denean errua eskolarena da, telebistarena, gizartearena, bestearena (aitarena, esango du amak, eta alderantziz). Seme-alabak eskubideen subjektu soil bihurtu dituen klima batean hezi dira, eta arduren subjektu, berriz, apenas diren. Esne-mamitan ditugu... nahiz eta oso denbora gutxi eskaini, egiak esaten hasita".

Autoritarismoan erortzeko beldurrez beste muturrera joan gara: autoritate izpiena ere debekatu, desagerrarazi dugu. "Gaur inork ez du autoritaterik eduki nahi -baieztatzen du Polaino irakasleak-, inork ez du ezer pertsonalizatu nahi, hobe masa anonimo eta formarik gabea izan, hartara ez baikara ezeren erantzule. Hori helduoi gertatzen bazaigu, nola eskatu gero haur bati irakaslea errespetatzeko, bere gurasoek sekula ez dutenean autoritaterik gauzatu haur horrekiko?".

Autoritaterik ez badago, haurrak ez du erreferentziarik eta gobernua berak hartu behar du. Eta kaosa sortzen da. Autoritatea hartzea kostatzen zaien gurasoentzat, badirudi haurra pozik eduki behar dela beti, eta berehala, gainera. Haurra zapuzten den bakoitzean zerbait egin behar da pozik egon dadin. Ondorioak, ordea, ez dira hain gozoak haurrarengan, adituek diotenez: gutiziak eta maniak izateko joera edukiko du, eta arazoak izango ditu frustrazioei aurre egiteko, itxaroteko, ahaleginak egiteko, bere burua lasaitzeko eta haserrea kontrolatzeko.

Erreferente falta

Seme-alabek bizitzarako balioko dieten erreferenteak behar dituzte, eta erreferente horiek eskaintzea gurasoen funtzioa da, eskolarena baino gehiago. Horrek ez du esan nahi gurasoek autoritarioak izan behar dutenik (benetako autoritatea komunikaziotik eta eredu izatetik dator), baizik eta familiek berreskuratu egin behar dutela euren seme-alaben heziketan duten paper nagusia. "Nork hezitzen du egun? -Javier Elzoren hitzak dira- Gurasoek ez, biek kanpoan lan egiten dute-eta. Eskolak ere ez, eskolari notak eskatzen baitzaizkio, heziketaren gainetik. Gaurko sozializazioan garrantzitsuenak lagunak dira, kalea. Telebista bera baino gehiago. Baina lagunek ere behar dute erreferentzia helduago bat. Gaur gaztea izatea oso zaila da, norberak bere eredua egin behar baitu erreferentziarik gabe. Taparik gabe milaka piezako puzzle bat egitea bezala da. Zeuk asmatu behar duzu zeure proiektua, zeu bakarrik zara zeure buruaren erreferente, eta oso gogorra da hori. Etorkizuna oso irekia dago, ez dago mugarik, badirudi nahi duzuna izango zarela, eta ez, ez da hain erraza".

Psikiatraren kontsultara jotzen duten nerabe asko eta askoren arazo iturria, gurasoen autoritate falta omen da. Bartzelonako Sant Joan de Déu Hospitaleko psikiatria buruak, José A. Aldak, horixe azpimarratzen du: "Gurasoarena egin beharrean koadrilakoarena egiteko joera egon da, eta hori erosoa da, baina ez da komeni dena. Gauza bat da hurbilekoa izatea, eta beste bat da paperak aldatzea. Nerabeak sekula ez dira gaur bezain galduta egon". Froga moduan bere ospitaleko datuak jartzen ditu: sei urtean, psikiatriako larrialdi zerbitzuetara jo dutenen kopurua hiru aldiz biderkatu da. Horietatik % 30 jarrera nahasteek betetzen dute (agresibitatea, biolentzia pasarteak, nortasun gorabeherak). Kasuen % 23 antsietate krisiengatik da. Eta gainerako % 15 suizidio saiakerek osatzen dute. José A. Alda psikiatraren arabera, suizidio saiakeren kopuruak gora egin du, eta kasu askotan, gaztea heriotza desio izatera daramaten arazoak beste garai batzuetan jasateko modukoak izango omen ziren. José A. Aldak hala dio behintzat: "Gaurko nerabeak beste belaunaldiak baino gutxiago daude ohituta esfortzura, eta frustrazioa onartzeko ezintasun larri baten aurrean gaude".

Frustrazioaren belaunaldia

"Frustrazioaren belaunaldia da gaurkoa. Egun ezinezkoa den kontsumo batera bultzatzen gaituzte etengabe, eta nerabea gatazkan sartzen da berak desio duenaren, munduak desio behar duela esaten dion horren eta benetan lortu dezakeenaren artean. Orduan tentsio puntua azaltzen da, eta biolentzia". Jaume Funes psikologoak esana da. Kontsumoaren gizarte honek, indibidualismoaren gizarteak, sortzen dizkigun nahiak, desioak, jomugak ez datoz bat gure aukera errealekin, eta desoreka horrek etengabeko frustrazio egoera sortzen du. Paulino Castells-ek "depresiora kondenatutako gazteria" izendatu du gaurkoa, eta halaxe du deskribatzen: "Bulkadak kontrolatzeko kapaz ez diren gazteak, beren desioekiko frustraziorik txikiena ere onartzen ez duten gazteak, egunetik egunerako berehalakotasunean sartuta bizi diren gazteak. Hazteari eta gurasoen etxea uzteari beldurra. Homo ludens -bizitza jolasa da- eta homo videns, pantailei itsatsita. Boterez gainezka dauden gero eta gazte gehiago pasatzen dira kontsultatik, familiaren manipulatzaile direnak, gurasoak dardarka dituztenak. Mutikook, ezagutzera iristen zarenean, zer izango eta ziurtasunik gabeak dira, erabat. Agintzaileak bai, baina barrutik ziurtasun falta totala. Gajoak. Zeren, gainera, esan egiten baitizute: 'nik ez nuen hainbeste botererik nahi, eman egin didate gurasoek, nik mugak jarriko zizkidaten gurasoak nahi nituen'. Eta hori egunero ikusten dut kontsultan".

Gurasoen etxean bapo

Egunero dirua poltsikoan, logelan zure telebista, ordenagailua eta Internet... "Aukera gehiegi izateak, askotan, zera eragiten die nerabeei: benetan galduta sentitzea -dio Alejandra Vallejo-Nágera psikologoak-. Eta baita ere, konkistarako gogo hori galtzea. Hain erraz lortzen dituzte helburuak, ez dutela ahalegina baloratzen. Ahalegin handi batek zeu bakarrik moldatu izanaren sentsazio indartsua ematen dizu, eta sentsazio gogor hori egun lanbrotu egin da, gure seme-alabek bitarteko gehiegi dituztelako euren alde".

Gurasoen etxetik gero eta beranduago independizatzea da horren adibide. Akaso amaren gonapetik ez alde egiteko motibo nagusiak etxebizitzen prezio neurrigabea eta lanaren egonkortasunik eza izango dira. Baina gaurko mentalitateak ere ez du askorik laguntzen; INJUVEk (Gaztediaren Institutuak) 2002an egindako iritzi sondeoak azaltzen duenez, Espainiako estatuko gazteen iritziz independizatzeko hilean 1.000 euro behar dira gutxienez. Gutxieneko kopuru hori, izatez, subjektiboa da, lotura zuzena baitu bere kasa bizitzearen truke gaztea eguneroko gastuetan egiteko prest dagoen murrizketekin.

Gazteak hain berandu emanzipatzeak bere ondorioak ditu gizarte mailan ere. Javier Elzoren hitzetan, "jada ez dago gazte kulturarik. Gurasoen baloreak eta gazteenak gutxi gorabehera berdinak dira, beti elkarrekin baitaude". Hainbeste urtean elkarrekin bizita, ez dago belaunaldi hausturarik. Gazte belaunaldiaren egitekoa aurrekoen eskemak haustea da, baina Elzok dionez, "egun gurasoek pentsatzen duten antzera pentsatzen dute seme-alabek, bizitza ikusteko molde bera dute".

Autoritate okerra

-Mugak ez jartzea haurra ez gogaitzeko.

- Ezetz esaten ez jakitea.

- Amore ematea ezetz esan ondoren.

- Arau-haustearen neurriko zigorra barkatzea, haurrak behin eta berriro eskatu duelako.

- Elkarrizketarik edo negoziaziorik ez izatea, edo berriketa hutsean erortzea.

- Asertzio, autoafirmazio jarrerak ez sustatzea.

- Emozioekin ez enpatizatzea.

- Aginduak ez betetzea.

- Koherentziarik eza gurasoen artean: batak debekatu egiten dio besteak egiteko esan diona.

- Ez entzutea. Entzun aurretik errieta egitea.

- Gero eta oihu ozenagoak egin behar izatea emaitzak lortzeko.

- Umilatzeko oihuak.

- Etiketak jartzea ("alfer hutsa zara", "zeurekoia zara...").

- Hizkera abstraktua erabiltzea.

- Ahalegina kontuan hartu gabe emaitzak exijitzea.

- Konparazio gorrotagarriak egitea.

- Haurrarekiko errespetua galtzea, gurasoek eurentzako espazioak izan ditzaten.


Autoritate positiboa

- Mugak jarri eta haurraren haserraldia jasatea.

- Hitz egitea eta negoziatzea. Baina batzuetan, hitz egin eta entzun ondoren, gurasoak egokitzat jotzen duen arauari eutsi behar dio. Ez da egokia amaierarik gabe hitz egiten jardutea.

- Salbuespenak kontuan hartzea.

- Haur bakoitza ezberdina dela kontuan izatea.

- Arau malguak, hazkuntzari egokitzen doazenak, gero eta autonomia gehiago emanez.

- Entzutea.

- Emozioekin enpatizatzea.

- Haurrak amorratzen duen arau baten aurrean sufritzen badu, bere onerako dela jakitea. Batzuetan "gogorra" izatea maitasun ekintza da.

- Gurasoen artean ados jartzea, haurrei mezuetan kontraesanik ez adierazteko.

- Hizkera argia eta zehatza erabiltzea.

- Eman denbora ikasteko. Ez exijitu gehiegi.

- Etsenplua ematea norberaren jarrerekin.

- Haurrari bere ekintzen ondorioak bizitzen uztea.

- Mementoan zerbait egin behar bada, sermoirik ez: ekin.

- Baloratu haurrak hobetzeko egiten dituen ahaleginak.

- Onartu zeure akatsak. Esan haurrari zer sentitzen duzun, nahastu egin zarela zeure onetik atera zarelako...

- Baloratu haurrak autoafirmatzeko dituen jokabideak.

NERABETASUNA

Testu hau Hik Hasi aldizkaritik atera dut oso interesgarria iruditzen zaidalako nerabetasunaren inguruan egiten dituen ekarpenak. Oso interesgarria iruditzen zait Jaume Funes psikologo Katalanak nerabetasunaren inguruan azaltzen duena. Elkarrizketa hau, hik hasi aldizkaritik, 1997. urteko 19. aletik aterata dago.

Nerabetasunaz hitz egiterakoan puntu desberdinak ukitu eta eztabaida daitezke, eta xede horrekin antolatu zuen Zarauzko PATek hitzaldia. Bertan, Jaume Funes katalana izan zen hizlaria eta azaleratutako ideia nagusienak bildu ditugu hurrengo lerroetan.


Nerabeez hitz egiten hasteko aniztasuna aipatu zuen Jaume Funesek. Nerabe desberdinak existitzen direla eta hori positiboa dela. Nerabe desberdin horiek eskolan daude eta denekin egin behar da lana. Ezin dira, guraso batek esaten zuen bezala, sagar erreak eta ustelak nahastu gabe eduki. Guztiak dira eskolako ikasleak, denak desberdinak, eta aniztasun hori oso positiboa da.

Bestalde, nerabe horiek eskolan daude, baina era berean gizartean. Eskola barruko mundua eta kanpokoa ezin ditugu banatu. Neska- mutilak produktu sozialak dira, hots, oraingoak eta hemengoak dira, eta faktore sozial horiek kontuan hartu behar dira. Asteburuan egin dutena aintzat hartu behar dugu, horrek astelehenean edukiko duten gogoan, animoan, umorean... eta klasean egiten dutenean eragina izango baitu. Beraiei buruzko ezagutza eguneratu behar dugu behin eta berriz. Ezagutza eta behaketa sistema batzuk eduki behar ditugu errealitate hau ikusteko eta gertatzen dena ulertzeko.

Horretarako nerabeak bilakaera etapa batean daudela kontuan hartu behar dugu. Nerabeak inguruak definitutako pertsonak dira, ez dira haurrak eta ezta helduak ere. Garai honetan laino batean sartzen dira, heldutasunera iristeko prozesu batean.

Etapa hau arazotsua izaten da, eta hemen bi gauzarekin egiten dugu topo: arazoak eta nerabeak. Garbi utzi behar da lehenengo nerabeak daudela eta gero arazoak, eta ez alderantziz. Lehenengo eta behin, nerabeak dira eta guztiek dute nerabeak izateko eskubidea. Arazoak sortzen badizkigute ere, lehenengo nerabeak dira. Normalean arazo bezala begiratzen ditugu eta ikuspegi hori aldatu beharra daukagu. Pertsona batek ate bat ostikoz puskatzen badu, psikopata dela esaten dugu. Eta nerabe batek egiten badu, deskontrolatua dela eta aurrean daukan guztiari errespeturik ez diola. Ikuspegi hori da aldatu behar dena; lehenengo nerabeak dira, eta arazoak gero datoz.

Hurrengo pausoa nerabe izateak zein zentzu duen jakitea izango da, zeintzuk diren egiten dutena esplikatzen duten klabeak, egiten dituzten gauzen zentzua. Dena dela, hori guztia etapa batean daudela aintzat hartuz egin behar da. Eta gauza asko etapari lotuta daudenez, ez dira desagertuko, aldatuko, neska-mutil horiek etapatik atera arte.

Horregatik, nerabeekin lan egiteak pazientzia edukitzea eta itxarotea suposatzen du bereziki. Hau da, egiten ditugun ekintza gehienek ez dute eragin zuzena eta berehalakoa, etaparen bukaerara iristen direnean ikusten dira. Gure seme-alabak aldatuko dira, baina ez orain, gero baizik. Guk orain ideia batzuk transmititu behar dizkiegu eta gerora ikusiko dugu horien eragina.

Nerabeengana hurbiltzen den edozein heldu hezitzailea da, eragina du nerabe horrengan. Helduak nerabeentzako eredu gara, helduak izateko proiektuak, baloreak, irudikatzen ditugu, gustatu ala ez, gutxiago edo gehiago, positiboki edo negatiboki.



Nolakoak dira nerabetasuneko aldaketak?

Hezkuntza Sistema bilakaera zikloen arabera planteatuta dago, bizitzan etapa desberdinetatik pasatzen garelako. Bakoitzak bere ezaugarriak ditu, ez gaude beti hazten. Ezaugarri hauek direla eta, horretara moldatzen da hezkuntza. Etapa bakoitzaren berezitasunak ezagutu behar ditugu nola hezi jakiteko.

Nerabetasunera pasatzeko etaparen aurrean normalean zera galdetzen diogu geure buruari: nolakoa da helduekin duen erlazioa? Zertarako balio du irakasleak? Nolakoak gara gurasoak beraiekin? Zertarako balio dugu? Etapa berekoekin ere konparatzen ditugu, hots, beraien lagunekin. Eta pentsatzeko modua, beraien emozioak, afektiboki nolakoak diren ere aztertzen dugu. Nerabetasunak bizitzako zati garrantzitsu bat suposatzen du eta urte horietako esperientziak, bizipenak, aukerak, harremanak, ezagutzak... euren geroa baldintzatzen dute. Etapa horretan hezkuntzaren eragina ere nabaria da.

Gutxigorabehera egonezin puntu batean aurkitzen direla esan daiteke. Trantsizio etapa batean daude eta ez dira seguru sentitzen. Ez dira benetan pertsona sentitzen; zer naiz, zer izango naiz... aukeratu beharra daukate eta inguruneak baldintzatuta hartu beharreko erabakia da.

Garai honetan nerabeen mundua espresio emozional handiz betetako mundua da: oihu handiak, negarra, farra, bronka, parranda... Espresioak gidatzen du batez ere, baina faktore gehiago ere badaude, eta horiek ere kontuan hartu behar dira.



Helduekiko harremana

Zer zerbitzu egiten diegu helduok nerabeei? Zer egiten dugu beraien ondoan? Helduok bi gauzatarako balio dugula esan daiteke:

1- Frontoiko horma bezala jokatzeko; pelota bota eta itzultzeko, hormarik gabe ezin baita bueltatu.

2- Gertuko pertsona bezala eredu izateko.

Baina nerabeekiko erlazioa ez da batere erraza. Ez dira haurrak eta ezta helduak ere. Etxean gauza batzuetarako haur kontsideratzen dira eta besteetarako ez. Haurrak ez direla erakusten saiatzen dira eta helduekin norgehiagoka sistema mekanikoan sartzen dira. Materialki ezinezkoa da nerabeekin bizitzea eta norgehiagokarik ez izatea. Askotan eztabaidak nondik sortzen diren ere ez gara ohartzen. Guk heldu bezala zerbait arrazoitzen dugu eta horri heltzen diogu behin eta berriz. Nerabeek, ordea, ez dute onartzen. Bilatu, probokatu egiten gaituzte euren nortasuna baieztatzeko behar gaituztelako.

Zer gertatuko litzateke gazte bat modaren arabera jantziko ez balitz? Bere etxean bizi bada eta kresta jartzerakoan inork ezer esaten ez baldin badio? Edo kalean inork begiratzen ez baldin badio? Eta inor ez denean berarekin sartzen, inor beldurtzen ez duenean? Miseria suposatuko luke, nerabeak probokatu beharra baitauka. Zertarako balio dio ikasle bati irakaslea probokatu nahi duenean honek kasurik ez egiteak? Gatazka hauek nerabeekiko harremanaren zati dira, erlazio hori osatzen dute. Eta guk gatazka horiek onartu egin behar ditugu.

Gakoa zera da: zenbat gatazka eduki behar ditugun eta zein gatazka mota. Ondorengo eztabaida gatazka horiek nola bideratu, zein estrategia erabili izango da.

Ikastetxean arau batzuk ditugu eta horiek betetzen ez baldin badituzte gatazka sortzen da. Horrelako kasuetan arau horiek baloratu behar ditugu. Denak dira garrantzitsuak baina ez balore berekoak. Horregatik, gatazka noiz den komenigarria aztertu behar da.

Baina nola jokatu behar dugu horrelako kasuetan? Esate baterako, irakasle bat sintagma nominala zer den azaltzen ari denean, atzeko ilarako ikasleak "a ze txorrada" esaten baldin badu, zer egin behar du irakasleak? Borradorea hartu eta bota, ezer ere egin gabe aurrera jarraitu, haserretu, ikasketa buruarengana bidali, hurrengo egunean eztabaidatu gaia... Zein estrategia erabili behar da? Zer espero du nerabe horrek? Bere eremua markatu nahi duen gelako liderra al da? Ala momentu horretan nabarmendu nahi duen gizarajoa? Egoera hori modurik egokienean nola bideratu dezakegun jakitea da estrategiak bilatzea.

Horrek, batzuetan, komunikatzea eskatzen du: esplikatzea, hezitzaile izatea. Guraso asko krisi puntu batera iristen dira; guraso txarra naiz, ez dakit zer egin, zer egin ote dut gaizki... eta antzeko pentsamenduak etortzen zaizkie burura. Irakasleak ere, bakoitza bere klasean sartu, eta horretara mugatzen gara.

Nerabeekin hitz egin behar da, gauzak esplikatu egin behar zaizkie, beraien jarrerak eta jokaerak ezagutu behar ditugu eta estrategiak elkar trukatu. Adibidez, nola negoziatzen duzu etxera etortzeko ordua? Bila joaten zara, lo egiten duzu, berandu etortzen baldin badira bronka botatzen diezu... estrategia horiek eztabaidatu behar dira etxean.

Eta eskolan gauza bera. Beraiekin egon, hitz egin, eztabaidatu behar dugu. Beraiengandik gertu dagoen pertsona positiboa izan behar dugu, beraiek sentitzen dutenaz arduratzen garenak, krisi egoeratan laguntzeko prest gaudenak, nerabeak gatazka bezala ikusten ez ditugunak. Gertutasuna, sinpatia, behaketa, egunerokotasuna, elkarbizitza egon behar du. Eskolan ikasleen arazoez hitz egiteko ordutegi finkoak daude, baina horrez gain, egun osoan zehar erlazioak lantzeko uneak daude.



Nerabeak eta taldeak

Nerabeen taldeak ez direla existitzen esan ohi da, baina ez da egia. Nerabeak bakarka ez dira ezer, gauza gutxi egiten dituzte bakarka, beti erreferentzia talde batean jokatzen dute. Talde horretan euren arteko erlazioa dago. Taldea nerabeen lan eremuko hezkuntza espazio klabe bat da.

Taldea gazte berdinen sekta da, elkartasunaren espazioa, antzeko esperientziak bizitzeko espazioa. Batu egiten dira eta arazoak dituztenean ere lagunengana jotzen dute. Inoiz ez dugu lortuko nerabe batek, helduen eta bere taldearen artean aukeratu behar badu, helduak aukeratzerik. Horrelako egoeren aurrean taldearengana hurbildu behar dugu eta taldea bideratu.

Taldeak desberdin jokatzeko aukera ematen dio nerabeari: harro, langile, alfer, basati, umil, maltzur... Helduen aurrean, ostera, beti berdinak dira: serioak. Bigarren Hezkuntza oso eremu erakargarria zaie paper desberdinak jokatzeko, familia girotik at, gauza berriak probatzeko gune egokia da.

TUTORIALA

Hau da klaserako egin dudan tutoriala, CAMSTUDIO programaren bitartez azaldu dut zelan aldatu eskritorioaren fondoko irudia.

Altamira Auzoa

Hau da slidesharen igo dudan power pointa. Hemen Bilboko Altamira auzoko errealitatea azaltzen da datu konkretu eta bertako auzokideen iritzien bitartez. Argi eta garbi azaltzen da gazteak zein nagusiak aisialdirako zein hezkuntzarako alternatiba aukera eskasa.

Aurkezpena Altamira
View more presentations from Larrinaga.

Bakarrik dauden etorkin adingabeak

Hau slidesharetik hartu dudan power point bat da eta bakarrik dauden adingabeko etorkinen ingurukoa da.